Aspe (Bearno)
Aspe (Bearno) | |
---|---|
![]() | |
Mota | Okzitaniako parçan eta haran |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°00′N 0°36′W / 43°N 0.6°W |
Honen parte da | Bearno |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Ur-gorputza | Aspeko uhaitza |
Aspe[1] (okzitanieraz: Aspa, Vath d'Aspa, Tèrra d'Aspa; frantsesez: Aspe, Vallée d'Aspe) Pirinioetako harana da, Bearnon kokatua. Pirinioetako Parke Nazionalaren atarietako bat da.
Geografia
Bearno Garaia (Pirinioetako eremua) osatzen duten hiru bailaretako bat da, Ossaukoarekin eta Baretosekoarekin batera. Aspeko uhaitzaren ibilbideari jarraiki, 40 km-ko luzera du haranak, Escot herrian hasi eta Somporteko mendateraino (1662 m). Hortik landa, Aragón ibarra hasten da (Huesca, Espainia).
13 udalerrik osatzen dute. Iparraldetik hegoalderako zentzuan zerrendatuta : Escot, Lourdios-Ichère, Sarrança, Bedous, Osse-en-Aspe, Aydius, Accous, Lees-Athas, Laskun, Cette-Eygun, Etsaut, Borce eta Urdos.
Ez da haran batere populatua (2.500 biztanle inguru ditu).
Hizkuntza
Zer ikusi
- Ekomuseoak Lourdios-Ichere, Sarranca, Accous eta Borce herrietan.
- Borcen bertan animalia-parkea: inguruetako basabereak (sarrioak, marmotak...) eta etxabereak (Bearnoko behia, euskal artzain-txakurra, Pirinioetako astoa...) ikuskizun erdi-aske
- harkaitzean irekitako Masteriaren Bide ederra
- Portaleteko gotorlekua
- Copen harana (9 ha), Pirinioetako eremu babestuen artean sailkatua.
- Laskungo zirkua