Aurreanplifikadore
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1a/Audio_preamplifier_%285.1_channel%29.jpg/220px-Audio_preamplifier_%285.1_channel%29.jpg)
Aurreanplifikadorea, ingelesez preamp bezala ezagutzen dena, sarrerako seinale analogiko ahul bat irteerako seinale indartsu bat bilakatzen duen anplifikadore elektronikoa da. Seinalea zaratarekiko sentikorra denean aurrerago prozesatu ahal izateko edo potentzia-anplifikadoreen bitartez bozgorailuetan erabili ahal izateko baliatzen da. Hori barik, amaierako seinalea zaratatsua edo distortsionatua izan daiteke. Oso erabiliak dira elektronika analogikoan, batez ere, sentsore analogikoetatik eratorritako seinaleak anplifikatzen direnean; adibidez, mikrofonoetan. Horregatik, ohikoa izaten da aurreanplifikadorea sentsoreetatik gertu egotea, zaratek eta interferentziek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.
Portaera analogikoa
Aurreanplifikadore idealak linealak dira; irabazpena konstantea da funtzionamendu-tartean. Sarrera-inpedantzia altua da, korronte txiki batekin sarrerako seinalea irakurri ahal izateko; irteera-inpedantzia, aldiz, txikia da, irteerako tentsioan ahalik eta eragin txikiena izateko. Aurreanplifikadorea zirkuitu baten seinalearen intentsitatea handitzeko erabiltzen da, seinale hori garraiatzen duen kablean agertzen diren zaraten eraginen ondorioz agertzen den seinale/zarata erlazioa (Signal-to-Noise Ratio) nabarmen degradatu gabe. Hau da, transmititzen den seinalearen potentziaren eta zarataren potentziaren erlazioa hondatu gabe.
Aurreanplifikadore baten zarata-errendimendua kritikoa da. Friis-en formularen arabera, aurreanplifikadoreen irabazia handia denean, azken seinalearen SNRa (Signal-to-Noise Ratio) sarrerako seinalearen SNRa eta aurreanplifikadorearen seinale/zarata erlazioa zehazten da. Hots, aurreanplifikazioan geroz eta anplifikadore gehiago erabili, SNRa aldatu daiteke, aurreanplifikadoreen seinale/zarata erlazioa aldatu egiten baita.
![Frijs-Kette](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a2/Frijs-Kette.svg/270px-Frijs-Kette.svg.png)
Oinarrizko lau anplifikadore mota bereizten dira[1]: tentsio-anplifikadorea, korronte-anplifikadorea, transkonduktantzia-anplifikadorea eta transresistentzia-anplifikadorea. Normalean aurreanplifikadoreak tentsio-anplifikadoreetan oinarritzen dira.
Tentsio-anplifikadorea
Eredua tentsio kontrolatuko tentsio-iturri batean, irabazpen-faktorean, sarrera-erresistentzian eta irteera-erresistentzian oinarritzen da. Anplifikazio-modelo hau tentsio-iturri batekin elikatzen da, dagokion erresistentzia duena, eta zama-erresistentzia batera konektatua. Irteera-erresistentzia ia zero izango da eta irteerako seinalean aldaketa oso txikia izango du.[1]
Aplikazioak
- Musika-arloan, anplifikadore baten lehen faseetan erabiltzen dira, ondoren potentzia-anplifikadore batera bidaltzen dena. Musika tresnen anplifikadoreetan, aurreanplifikadorea diseinatuta egon daiteke saturazio edo distortsio efektuak sortzeko.
- Zuzeneko musika eta grabazio-estudioko aplikazioetan, unitate bereizietan.
- Audioko nahasketa-mahai bateko kanal bereiziko edo kanal integratuko parte.
- Telebista-antena edo antena parabolikoen hartzaileen seinaleen anplifikazioan.
- Disko gogorren zirkuituetan, buru magnetikora konektatzeko edo CD/DVD unitate bat fotodiodoetara konektatzen den zirkuituetan.
- CMOS konparatzaileetan oinarritutako analogiko-digital bihurgailu gehienetan bat ez datozen desplazamenduaren ondorioak baliogabetzeko erabiltzen den kommutaduran oinarritutako kondentsadore-zirkuituetan.
Erreferentziak
- ↑ a b Sedra, Adel S.. (2016). Microelectronic circuits. (International seventh edition. argitaraldia) ISBN 978-0-19-933914-3. PMC 958224520. (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).