Axel Paulsen (Aker, 1855ekouztailaren 18a - Nesodden, 1938kootsailaren 9a) norvegiar izotz gaineko patinatzaile bat izan zen, abiadura-patinajean zeinpatinaje artistikoan nabarmendu zena. Abiadura-patinajeko txapeldun izan zen 1882an Vienan egin zuten munduko patinajeko lehen lehiaketan, eta, ondorengo urteetan, munduko bost marka ezarri zituen distantzia desberdinetan. Patinaje artistikoko jauzi bat asmatu zuen, «Axel» izena jaso zuena.