Azido boroniko
Azido boroniko | |
---|---|
Mota | Organoborano eta hydroxy compound (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 38269 |
MeSH | D001897 |
Kimika organikoan azido boronikoak organoboranoen familiako konposatuak dira non azido borikoaren hidrolixo taldeetako bat alkilo edo arilo batez ordezkatzen den eta R−B(OH)2 formula orokorra duten[1].

Azido boronikoak Lewisen base ahulak dira. Sintesi organikoan bitarteko produktu bezala usatzen dira, Suzuki erreakzioan adibidez.
Hainbat adibide
Azido borononioek fusio-puntu altua izaten dute. Anhidridoak eratzeko joera dute ur-molekulak galduaz eta trimero ziklikoak eratuz.
Sintesia
Azido boronikoak sintetizatzeko manerarik ohikoena konposatu organolitikoak edo organomagnesianoak baliatzen ditu boratoekin erreakzionaraziz. Adibidez azido fenilboronikoa fenilmagnesio brromuroa eta trimetil boratoa erreakzionatuz eta hidrolizatuz erdiesten da[2].
- 1- PhMgBr + B(OMe)3 → PhB(OMe)2 + MeOMgBr
- 2- PhB(OMe)2 + 2 H2O → PhB(OH)2 + 2 MeOH
Ester boronikoak
Ester bonikoak azido boronikoek eta alkoholek eratzen dituzten esterrak dira. R-B(OR')2 formula orokorra dute.

Erreferentziak
- ↑ Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - boronic acids (B00714)» goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» www.orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).