Bako eta Kupido mozkortuta
Bako eta Kupido mozkortuta | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean-Léon Gérôme |
Sorrera-urtea | 1850 |
Izenburua | Bacchus et l'Amour ivres |
Komisarioa | Frantziar Estatua |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 149 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa |
Kokapena | |
Lekua | Bordeleko Arte Ederretako Museoa |
Bilduma | Bordeleko Arte Ederretako Museoa |
Inbentarioa | Bx E 440 |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1850 (en) ![]() |
Bako eta Kupido mozkortuta (frantsesez: 'Bacchus et l'Amour ivres') Jean-Léon Gérôme margolari frantsesak 1850ean egin zuen olio mihise gainekoa da. Gaur egun, 1852tik, Bordeleko Arte Ederren Museoan ikus daiteke. Gaia mitologikoa da: Bako eta Kupido, bi ume biluzi gisa, mozkor-mozkor doaz Greziako eremuetan. Atzean beste pertsonak dantzatzen ari dira.
Historia
Estatu frantziarrak artistari egindako enkargua, 1850ean Parisen egin zen pintura eta eskultura azokan aurkeztu zen lana.[1] Arte Garaikidearen Funts Nazionalaren parte da, 2012an bere jabetza transferitu zen arte. 1852tik, Bordeleko Arte Ederren Museoan dago.[2]
Ezaugarriak
Lan obalatua eta tamainu txikikoa da: 12 zm. Bi pertsonaiak erakusten dituzten elementuei esker ezagutzen zaie: Bakok, ezkerrean, mahatsondoak eta Kupidok, eskuinean, arkua eta geziak daramatzate.
Erreferentziak
- ↑ Jean Léon Gérôme : L'Histoire en spectacle, Flammarion, 2010, 372 or. (ISBN 978-2081241862), 58.or.
- ↑ Sophie Barthélémy et Stéphanie Trouvé (zuzendaria), Collections du musée des Beaux-Arts de Bordeaux : Les Essentiels, Liénart éditions, 2019, 152.-153. or. (ISBN 9782359062762).