Banggai uharteak
Banggai uharteak | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | Erregentzia (Indonesia) |
Azalera | 2.265,4 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 1°24′31″S 123°12′23″E / 1.408619°S 123.206363°E |
UTC ordua | UTC+08:00 |
Estatu burujabe | ![]() |
Indonesiaren banaketa administratiboa | ![]() |
Ur-gorputza | Teluk Tolo (en) ![]() |
Leku geografikoa | Sondako Uharte Handiak |
Banggai uharteak (indonesieraz, Kepulauan Banggai), Toloko badian (Teluk Tolo), Bandako itsasoaren eta Moluka uharteetako itsasoaren arteko mugan, Indonesiako Sulawesi uhartearen ekialdeko muturrean, Indonesiako uharteen artxipelago bat dira, Peleng itsasarteak bereizten dituena.
123 uhartez osatuta daude, 5 handienak barne:
- Peleng (2.340 km²);
- Banggai uhartea (268 km²);
- Bangkurung (145 km²);
- Celebra Besar (84 km²);
- Labobo (80 km²).
Administratiboki, artxipelagoak Erdialdeko Sulawesi probintziako erregentzia bat osatzen du, hiriburua Banggai hirian duena, Banggai uharte homonimoan dagoena. Erregentziaren azalera 3.160 km²-koa da, 18.828 km² itsasoarekin.
Erregentzia hau ez da nahastu behar Banggai departamenduarekin, 1999an banandu baitziren, Buol eta Morowali erregentziekin batera.
Garraioa
Uharteetara itsasontziz hel daiteke Luwuketik, Banggai departamenduko hiriburu ohitik. Luwuk airez konektatuta dago Palurekin, Erdialdeko Sulawesi probintziako hiriburuarekin.