Baranbio
Baranbio | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Amurrio |
Herritarra | baranbioar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′55″N 2°55′15″W / 43.04861°N 2.92083°W |
Garaiera | 269 m |
Baranbio Arabako herria da, Amurrioko udalerrikoa. Iparraldean Arbaitza (Orozko), hegoaldean Ziorraga, mendebaldean Lezama eta ekialdean Orozko berriro ere eta Gorbeiako mendilerroa mugakide ditu. 1976 arte Lezama udalerriaren zati izan zen.
Demografia
Baranbioko biztanleria |
---|
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
- Jasokundeko Amaren eliza.
- Garrastatzuko amaren baseliza.
- Jauregia dorrea: Altube eta Bergantza ibaiek bat egiten duten puntuan dago. 1625 urtean Hortuño de Ugarte y Martinez de Iturriaga zen dorrearen jabea. XVIII. menderarte Ugartetarren dorrea izan zen, ondoren Lekandetarrak eta Arriagatarrak bizi izan ziren bertan.
Ahuntz Eguna
1996tik herrian "Ahuntz Eguna" ospatzen dute ekainaren aldean, animalia honen inguruko azoka antolatuz. Ekitaldien artean, Gorbeia aldeko arrazak diren Azpizuri eta Azpigorriren arteko lehiaketa eta Garrastatxuko baselizara egindako ibilaldia ditugu, besteak beste.
Belaiki
Belaiki herriko euskara elkartea da, Baranbio eta Amurrioko euskaldunak eta euskaltzaleak biltzeko asmoz sortutakoa.
Baranbioar ezagunak
- Jesus Etxebarria (1916-2009), eskultorea.
- Serapio Lopez (1960- ), bertsolaria.
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
- Merino, Aketza (2019): Aiaraldeko euskararen historia (VI): Euskararen galera Baranbion, Aiaraldea.eus
Kanpo estekak
Amurrioko herriak | ||
---|---|---|
Aloria • Amurrio • Artomaña • Baranbio • Delika • Larrinbe • Lekamaña • Lezama • Saratxo • Tertanga |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |