Bardo
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/27/Eine_so_sch%C3%B6ne_Asterix-Wand_h%C3%A4tte_ich_auch_gerne._-_panoramio.jpg/220px-Eine_so_sch%C3%B6ne_Asterix-Wand_h%C3%A4tte_ich_auch_gerne._-_panoramio.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/48/The_Bard.jpg/250px-The_Bard.jpg)
Bardoa edo koblari zelta Europako historia klasikoaren pertsonaia da, istorioak, kondairak eta poemak transmititzen eta bere herrien gertaerak kantatzen zituena.
Bardoak historian zehar
Kaleetan zehar joaten ziren istorioak kontatzen, jendeari ahantz ez zekizkion. Oso beharrezkoak ziren, albiste, mezu eta kontakizun mota guztietako igorleak baitziren.
Hitza proto-zelta hizkuntzatik dator, eta "ahotsa altxatzea" edo "otoitz egitea" esan nahi du. Kultura horren kideen artean izaera sakratua zeukaten, eta izaki berezitzat hartuak ziren.
Topaketa famatuak
Urtero ospatzen diren topaketa batzuetan, bardo guztiak biltzen dira bere ezagutzak partekatzeko.
- Eisteddfod Nazionala, Galesen.
- Fleadh Cheoil, Irlandan.
- Kan ar bobl, Bretainian.
Adibide historikoak
- Alan-a-Dale
- Will Scarlet
- Amergin
- Homero
Kultura bakoitzak bere istorio kontalaria du, bai bardo, koblakari, skald edo juglarea deitua bazen ere.
Mitologia zelta | ||
---|---|---|
Arturiar zikloa: Bretainiako materia • Artur errege • Merlin • Lantzelot • Exkalibur Zelta jaiak: Samhain • Imbolc • Bealtaine • Lughnasadh |