Benjamin Netanyahu
Benjamin "Bibi" Netanyahu (hebreeraz: בִּנְיָמִין נְתַנְיָהוּ, arabieraz: بنيامين نتنياهو, Binyyameen Netanyahu; Tel Aviv, 1949ko urriaren 21a) israeldar politikaria da. 2009ko martxoaren 31tik Israelgo lehen ministroa da. 1996 eta 1999 bitartean kargu bera izan zuen. Likud alderdiaren burua ere da. Israelgo estatua fundatu ostean jaiotako aurreneko lehen ministroa izan zen (eta orain arte, bakarra).
Bizitza
Haren familia Polonia eta Belarusen dauka jatorria, eta haien berezko abizena Mileikowsky zen, 1920ko hamarraldian Netanyahu hartu zuten arte.
1996 eta 1999. urteen artean lehen ministro karguan jardun zen[1]. Horren ostean, Finantza ministroa izan zen 2005eko abuztuaren 9 arte. Izan ere, Ariel Sharon lehen ministroak armada Gazako zerrendatik ateratzea erabaki zuenean, Netanyahuk desadostasuna agertu eta dimisioa aurkeztu zuen. Ariel Sharonek Likud utzitakoan, Netanyahu alderdiburu izendatu zuten.
2009ko otsaileko hauteskundetan Likud alderdia bigarren geratu zen, eta eskuineko alderdiei esker Netanyahu lehen ministro bihurtu zen, berriz ere.
Erreferentziak
- ↑ Netanyahu da Israelgo lehen ministro izateko aukera gehien duena Paperekoa.berria.info
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benjamin Netanyahu |
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |