Berliner Zeitung
Berliner Zeitung | |
---|---|
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1945 |
Hizkuntza | alemana |
Argitaratze lekua | Berlin |
Argitaletxea | Berliner Verlag GmbH |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Alemania |
Maiztasuna | egunero astelehentik larunbatera (igande eta jai egunak ez ezik) |
Historia | |
Ideologia | Zentro-ezkerra |
Zuzendaria | Brigitte Fehrle |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0947-174X, 0323-5793 eta 1437-9465 |
berliner-zeitung.de | |
Berliner Zeitung (BLZ, "Berlindar Egunkaria") Alemaniako egunkaria da. Egoitza Berlinen du. 1945ean sortu zen, Ekialdeko Alemanian. Behin harresia eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa erorita, egunkaria kaleratzen jarraitu da. Argitaratzailea Berliner Verlag da eta egoitza Haus des Berliner Verlagesen eraikinan dago. Ideologikoki zentro-ezkerrean kokatzen da.
Historia
Berliner Zeitung lehenengo aldiz 1945eko maiatzaren 21ean plazaratu zen, Sobietarrek okupatutako Berlin aldean.[1] Lehen erredakzio burua Alexander Kirsanow izan zen, koronel sobietarra. Baina hilabete gutxi batzuk izan ziren, berehala Rudolf Herrnstadt alemanaren eskuetan gelditu baitzen. 1949an Alemaniako Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zen eta orduan egunkaria Alemaniako Alderdi Sozialista Batuaren eskuetara pasa zen.
1989an, Berlingo harresiaren erorketarekin, Gruner + Jahrrek eta Robert Maxwell argitaletxeak Berliner Zeitung eta Berliner Kurier erosi zituen. Azkenean, Gruner + Jahr jabe bakarra gisa gelditu zen eta 1997an egunkaria erabat berritu zuten. Helburu aitortua Alemaniako Washington Post antzekoa izatea zen. Gaur egun Alemaniako bi aldeetako kazetariak biltzen ditu eta egunkaria berritzailea izaten saiatzen ari da.[2] Izan duen arrakastaren ondorioz, egun, estatu mailan nabarmentasuna izatea lortu duen Ekialdeko Alemaniako egunkari bakarra da. 2003an Berliner Zeitung Berlingo harpidetza gehien zuen egunkaria izan zen; asteroko edizioaren 207.800 ale saltzen ziren, 468.000 irakuleekin.
Zuzendariak
1945eko maiatza–ekaina | Alexander Kirsanow |
1945–1949 | Rudolf Herrnstadt |
1949ko maiatza-uztaila | Gerhard Kegel |
1949ko uztaila-iraila | Georg Stibi |
1949–1955 | Günther Kertzscher |
1955–1957 | Erich Henschke |
1957–1961 | Theo Grandy |
1961–1965 | Joachim Herrmann |
1965–1972 | Rolf Lehnert |
1972–1989 | Dieter Kerschek |
1989–1996 | Hans Eggert |
1996–1998 | Michael Maier |
1999–2001 | Martin E. Süskind |
2002–2006 | Uwe Vorkötter |
2006–2009 | Josef Depenbrock |
2009–2012 | Uwe Vorkötter |
2012-Gaur egun | Brigitte Fehrle |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Alemanez):Webgune ofiziala.