Artikulu hau asaldu neurobegetatiboari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beroaldi».
Beroaldia[1] asaldu neurobegetatiboa da, gorputzeko berotasuna, gorritasuna edo kongestioa (aurpegian, lepoan eta bularraldearen goiko aldean batez ere) eta izerditze ugaria dakartzana. Klimaterioan edo menopausian agertzen dira horrelakoak, bat-batean, eta iraupen laburrekoak izan ohi dira; gauez emakumea esnaraztea lortzen dute sarritan.[2]
Motak
Beroaldi arinak: bi minutu baino gutxiago irauten dutenak dira. Era berean, ez dira egunean zazpi aldiz baino gehiagotan agertzen.
Beroaldi moderatuak: bi minutu baino gehiago irauten ez duten arren, ohikoagoa da egunean zazpi aldiz baino gehiagotan egitea.
Beroaldi larriak: bi minutu baino gehiago irauteaz gain, egunean zazpi aldiz baino gehiagotan errepikatzen direnak dira.
Badira menopausiak eragindako beroaldiak arintzeko eraginkorrak direla erakutsi duten beste aukera batzuk ere, hala nola gelan giro hotza izatea eta giro beroa saihestea.