Bide zoru
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/47/Road_resurfacing.jpg/280px-Road_resurfacing.jpg)
Bide zorua errepide baten gaineko geruzen multzoa da.[1] Zelaigunearen gainean aukeratutako materialek ezarriz egiten da, trafikoaren kargak eusteko eta zirkulazio segurua eta erosoa ahalbidetzeko.[2]
Galtzada eta bazterbideko egitura iraunkorra da eta, orokorrean, oinarri azpiko, oinarriko eta zoladurako geruzek osatzen dute, behetik gora.[2]
Bide zoru motak
Orohar, bi taldetan sailkatzen dira bide zoruak: malguak eta zurrunak.
Malguak
Bide zoru malguak geruza multzo batez daude osatuak; geroz eta sakonago orduan eta deformazio erresistentzia baxuagoa dutelarik, gainazaletik jasotako presioak baxuagoak baitira. Oso trafiko intentsitate baxua duten bideetan izan ezik, bidezoru malguek nahaste bituminoso geruza bat dute gutxienez gainazalean.
Trafiko intentsitateen gorakada dela eta bidezoru erdizurrunak sortu ziren, zementuz egonkortutako geruzekin. Bidezoru erdizurrunei batzuetan erdimalguak ere deitzen zaie, baina malguen taldean kontsideratzen dira, nahaste bituminosoko geruza bat izaten baitute gainazalean. Egitura aldetik portaera malguekiko oso desberdina da.
Zurrunak
Bide zoru zurrunek hormigoi geruza bat dute. Zurruntasuna dela eta trafikoaren karga bertikalak azalera handiagoan banatzen dira presio baxuak sortzen direlarik azpian.
Erreferentziak
- ↑ Bide zoru, bide-zoru. Euskaltzaindia Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).
- ↑ a b Euskal autonomia erkidegoko errepide-sareko zoruak dimentsionatzeko araua. Testu zabaldua eta berrikusia, 2022ko apirila. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sala, Eusko Jaurlaritza, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).