Birmingham City Football Club

Birmingham City Football Club
Ezizena(k)Blues
Sorrera1875
Futbol zelaiaSt Andrew's Stadium
edukiera: 30.016 lagun
inaugurazioa: 1906
PresidenteaHong Kong Carson Yeung
EntrenatzaileaEuskal Herria Aitor Karanka
LigaChampionship (2.maila)
2019-2020.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Birmingham City Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Birmingham hirian egoitza eta zelaia (St Andrew's Stadium) dituena.

Historia

Taldea 1875 urtean sortu zen Small Heath Alliance izenarekin eta 1885 urtea profesional bihurtu zen. Gaur egungo Birmingham City Football Club izena 1943an hartu zuen.

Historian zehar lehen eta bigarren mailen artean aritu da orohar, eta ez da inoiz 3. mailatik jeitsi. Garai oparoenak 1950 eta 1960 hamarkadetan izan zituen, Hirietako Ferien Kopan ere jokatu zuelarik, bitan finalera iritsi ere bai. Ordukoa da klubaren lehen titulua ere, 1963ko Ligako Kopa. 2011 urtean lortu zuen bigarren Ligako Kopa.

Azken urteotan bigarren mailan ari da jokatzen. 2020an Aitor Karanka entrenatzailea hartu zuen eta honen bidez Mikel San Jose jokalari nafarra fitxatu zuen.

Palmares

Ingalaterran

  • Ingalaterrako Liga (0):
    • Bigarren maila (4): 1893, 1921, 1948, 1955
  • Ingalaterrako Kopa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (2): 1931, 1956
  • Ligako Kopa:
    • Txapelduna (2): 1962-63, 2010-11
    • Finalista (1): 2001
  • Football League Trophy (2): 1991, 1995

Nazioartean

Kanpo estekak