Bishopbriggs
Bishopbriggs Coille Dobhair Beeshops' Rigs | ||
---|---|---|
Eskozia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
Eskoziako kontseilu gunea | Ekialdeko Dunbartonshire | |
Posta kodea | G64 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°54′17″N 4°13′30″W / 55.9046°N 4.225°W | |
Demografia | ||
Biztanleria | 23.540 (2016) | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0141 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Bishopbriggs (Eskoziako gaeleraz: Coille Dobhair, eskozieraz: Beeshops' Rigs), Eskozia erdialdeko udalerria da, Ekialdeko Dunbartonshire eskualdeko bigarren handiena. 2011ko erroldaren arabera 22.870 biztanle ditu.
Geografia
Glasgow Handia metropoli eremuaren ipar-mendebaldeko mugan kokaturik dago, Glasgow erdigunetik 6 kilometro eskasera.
Historia
Gilen I.a Eskoziakoak 1180 urtean Glasgowko Jocelin apezpikuari eman zizkion lurrak, hortik herriaren izena. Historian zehar Lanarkshire eskualdearen parte izan da.
Izena Bishopbriggs izan arren Cadder bezala ezagutzen zen auzo hartan zegoen elizarengatik. Gutxi populaturik egon zen nekazal eremua zen eta 1793an nekazal teknologia berriak iritsi zirenean populazioa iza desagertu egin zen, 10 pertsona nahiko baitziren eremua lantzeko. Forth eta Clyde arteko ubidea osatu zenean burdinaren eta ikatzaren inguruko industria sortu zen, hala ere inguruko herriek baino garapen txikiagoa izan zuen eta 1871 urteko erroldak 782 biztanle eman zituen.
1903an Glasgowko tranbia Bishopbriggsera iritsi zen eta hiri handiaren gertutasunak bultzada handia eman zion. Bigarren Mundu Gerran hegazkin naziek Glasgow bonbakatu zuten eta baita inguruko herriak ere, tartean Bishopbriggs. 1950 eta 1960 hamarkadetan etxe ugari egin zen bertan eta 1964an burgo izendatu zuten. Honen ondorioz populazioa asko hazi zen, 1951ko 5.272 biztanletatik 1971ko 21.000 biztanletara. Hori dela eta Glasgowen lo-hiri bihurtu da.
Kontsuletxea
Danimarkako kontsuletxea bertan kokaturik dago.
Ondasun nabarmenak
- Huntershill House
Iruditegia
-
Huntershill House.
-
Cadder auzoko eliza.
-
Liburutegia.
-
Nekazal eremua.
-
Littlehill golf zelaia.