Bledeko gaztelua
Bladeko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Eslovenia |
Municipality of Slovenia | Municipality of Bled |
Koordenatuak | 46°22′12″N 14°06′04″E / 46.37°N 14.101°E |
Altitudea | 599 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | ezezaguna |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
24 | |
Webgune ofiziala | |
Bladeko gaztelua (eslovenieraz: Blejski grad, alemanez: Burg Veldes) Bled hirian dagoen gaztelua da.
Kokapena
Bled aintziraren gainean kokaturik dago, 82 metrotako garaiera duen haitz handi baten gainean, 599 metrotako altueran.
Historia
Gazteluaren lehen aipamena 1004koa da, Henrike II.a enperadoreak lurralde osoa Brixengo printze-apezpikuari ematen diola aipatzen den agiri batean.1278an Habsburgotarren menpe gelditu zen Karniolako Markan.
Egitura
Gazteluaren zati zaharrena dorre erromanikoa da. Erdi Aroan dorre gehiago altxatu ziren eta harresiak handitu. Eraikin berriak egin ziren pizkundeko estiloan.
Bi patio ditu, goikoa eta behekoa, biak ere eskailera batek elkartzen dituelarik. Goiko patioan XVI mendeko kapera dago. 1700 urtean freskoak margotu ziren kaperako hormetan.
Gazteluaren sarreran zubi altxagarria dago.
Iruditegia
Kanpo estekak
- (Eslovenieraz)(Ingelesez)(Alemanez)(Italieraz) Webgune ofiziala