Botero Museoa
Botero Museoa | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Kolonbiaren banaketa administratiboa | ![]() |
Kolonbiako udalerriak | Bogota |
Koordenatuak | 4°35′48″N 74°04′24″W / 4.59670254°N 74.07337091°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2000 |
Inaugurazioa | 2000 |
Izenaren jatorria | Fernando Botero |
Webgune ofiziala | |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/86/Lascar_Museo_Botero_%284587575468%29.jpg/250px-Lascar_Museo_Botero_%284587575468%29.jpg)
Botero Museoa Bogotáko La Candelaria gune historikoan dagoen erakundea da. Neurri batean Fernando Botero artistak Kolonbia Errepublikako Bankuari emandako lanak biltzen ditu baina baita ere artistaren bilduma pertsonalaren lanak. Besteak beste, artista hauen lanak ikus daitezke: Balthus, Georges Braque, Marc Chagall, Salvador Dalí, Joan Miró, Pablo Picasso, Sonia Delaunay, Claude Monet eta Henri Matisse. Museoa 2000. urtean sortu zen. Sarrera irekia da eta urtero 500.000 bisitari jasotzen ditu.[1]
Fernando Boteroren lanak
Nahiz eta nazioartean ospetsuak diren egileen lanak bildu, museoaren elementu erakargarriena Boteroren beraren lanak dira. Han bildutako bere lanak 123 inguru dira: olioak, marrazkiak, eskulturak, e.a. Lan gehienak azken urteetan egindakoak dira. Artistaren obra goiztiarra Bogotáko Kolonbiako Museo Nazionalean ikus daiteke.
Bilduman Leonardo da Vinciren "Monalisa"ren bertsioa dago; baita Kolonbiako biolentziari buruzko lehen multzoa: Pablo Escobar, Tirofijo, Carrobomba, La masacre de Mejor Esquina, ea.
Iruditegia
-
Claude Monet. Amsterdamen Geldersekade neguan, 1871-1874.
-
Eugène Boudin. Trouvilleko portua, 1884.
-
Gustave Caillebotte. Gennevilliersen ordokia, 1884.
-
Camille Pissarro. Louvre, goiz lanbrotsuan, 1901.
-
Edgar Degas. Emakumea bainuan, 1902.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Museoaren webgune ofiziala.