Brasilgo Langileen Alderdia
Langileen Alderdia (Brasil) | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | PT |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Brasil |
Ideologia | sozialdemokrazia eta sozialismo demokratikoa |
Jarduera | |
Kidetza | Aliantza Aurrerakoia |
Kide kopurua | 1.400.000 (2010) |
Honen parte | Brazil of Hope (en) ![]() |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1980ko otsailaren 10a |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Langileen Alderdia[1] (portugesez: Partido dos Trabalhadores edo PT), Brasilgo alderdi ezkertiarra da. Herrialdeko garrantzitsuenetako bat, 1980ko hamarkadan demokrazia berrezarri ondoren gobernuen oposizioaren ordezkari nabarmenena eta 2003 eta 2016 artean agintean egon zena, lehen edo bigarren postuan geratu da herrialdea demokratizatu zenetik egin diren presidentetzarako hauteskunde guztietan.
PT 1970eko hamarkadaren amaierako São Pauloko langile sindikalismotik sortu zen. Sortu zenetik, sozialismoaren defentsa aldarrikatzen du, gizartea antolatzeko modu gisa. 2003an Luiz Inácio Lula da Silva bere agintariak herrialdeko presidentetza lortu zuen.