Britainiar Uharteak
Britainiar uharteak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Ben Nevis |
Garaiera | 1.343 m |
Azalera | 121.684 mi² |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°N 4°W / 54°N 4°W |
UTC ordua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Europa |
Britainiar uharteak[1] Europa mendebaldeko uhartedi bat da, Britainia Handia, Irlandako uhartea eta zenbait uharte txikiz osatua. Europa kontinentetik itsasoek banatzen dute: Ipar Itsasoak ekialdean eta Mantxako kanalak hegoaldean. Ipar eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa dute.
Bi estatu burujabe kokatzen dira uharteetan: Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika. Uhartedian Man uhartea ere badago, baina Erresuma Batuko koroaren menpekoa da. Irlandako Errepublika Europar Batasuneko kide da.
Irlandan ez da erabiltzen Britainiar uharteak terminoa, Irlanda ez baita Erresuma Batuaren zatia, eta kutsu politikotzat jotzen baitute, ez bakarrik geologikotzat.
Uhartedia osatzen duten uharteak
Britainia Handia
Europa eta uhartediko irlarik handiena da (219.000 km2). Eskozia, Ingalaterra eta Gales herrialdeak barne hartzen ditu.
Irlanda uhartea
84.412 km2-rekin Europako hirugarren irlarik handiena da, Britainia Handia eta Islandia ondoren.
Irlandako Errepublikak eta Ipar Irlandak osatzen dute.
Beste batzuk
- Hebridak (ia 6.500 km2): Eskoziako ipar-mendebaldean kokaturik daude. Lewis eta Harris (2.225 km2) eta Skye (1.666 km2) irlarik handienak dira.
- Shetlandak (1.466 km2): Eskozia eta Norvegiaren artean daude.
- Orkadak (990 km2): Eskoziaren iparraldean daude.
- Ynys Môn (714 km2): Galesen ipar-mendebaldean dago.
- Man ( 572 km2): Irlanda eta Ingalaterra artean kokaturik dago.
- Wight (380 km2): Ingalaterraren hegoaldean dago.
Uharteditik at
Anglo-normandiar uharteak ez dira uhartedi honen parte, Frantziako kostaldean kokatzen baitira.
Erreferentziak
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-12).