Brujasko matutiak (nederlanderaz: Brugse Metten, frantsesez: Matines de Bruges) 1302ko maiatzaren 18an gertatutako hilkintza izan zen. Egun hartako goizaldean, Brujasko eskulangileak matxinatu ziren frantziargarnizioaren aurka; etxez etxe ibili ziren, eta mila soldadu inguru hil zituzten ohean lo zeudenean.[1]