Bruno Walter
Bruno Walter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bruno Walter Schlesinger |
Jaiotza | Berlin, 1876ko irailaren 15a |
Herrialdea | Alemania Frantzia (1938 - |
Heriotza | Beverly Hills, 1962ko otsailaren 17a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Sant'Abbondio Cemetery in Gentilino (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stern Conservatory (en) Berlin University of the Arts (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, musikagilea, autobiografialaria eta musika-zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Vienna Philharmonic Orchestra (en) |
Genero artistikoa | sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) Columbia Records |
Bruno Walter (Berlin, Prusiako Erresuma, 1876ko irailaren 15a - Beverly Hills, Kalifornia, AEB, 1962ko otsailaren 17a) alemaniar orkestra-zuzendaria izan zen.
Biografia
Ospetsu bihurtu zen Mozarten eta Mahlerren lanen interpretazioengatik. 1901. urtean Mahlerren laguntzaile izan zen Vienan, eta handik aurrera, haren lanak eman zituen ezagutzera. Vienako operako (1901-1902), Municheko operako (1913-1922) eta Berlingo udal-operako (1925-1929) zuzendari izan zen. Salzburgoko eta Edinburgoko musika-jaialdien zuzendari izan zen. 1946. urtean Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua. Askotan zuzendu zituen Metropolitan operako orkestra eta New Yorkeko orkestra filarmonikoa.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruno Walter |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.