Caenorhabditis elegans
Caenorhabditis elegans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Nematoda |
Klasea | Chromadorea |
Ordena | Rhabditida |
Familia | Rhabditidae |
Generoa | Caenorhabditis |
Espeziea | Caenorhabditis elegans (Maupas, 1900)
|
Genomaren kokapena | ensembl.org… eta metazoa.ensembl.org… |
Caenorhabditis elegans Nematoda espezie urtar bat da. Milimetro bateko luzera du, eta uretan bizitzeaz gain lurzoruan ere bizi daitezke.
Nerbio sistema
Caenorhabditis elegans nematodoa, erabat deskribatua izan da konektoma batean, bere sinapsiak barne. Neurona bakoitza eta bere zelula-lerroa eta neuronen konexio gehienak, ez badira guztiak, ezagutzen dira. Espezie honetan, nerbio-sistema sexualki dimorfikoa da; bi sexuetako nerbio-sistemek, arrek eta eme hermafroditak, neurona eta neurona talde kopuru ezberdinak dituzte, funtzio sexuarekiko espezifikoak diren funtzioak betetzen dituztenak. C. elegansetan, arrek 383 neurona dituzte, hermafroditek, berriz, 302 neurona[1].
Erreferentziak
- ↑ «Specification of the nervous system» www.wormbook.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
Kanpo estekak
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |