Canterburyko artzapezpiku

Canterburyko Artzapezpikua
Archbishop of Canterbury
Archiepiscopus Cantuariensis
ANGLIKANOA
Justin Welby, 2019an.


Erromako Apezpikuaren armarria

Titularra:
Justin Welby
2013ko otsailaren 4a
DotoreziaErreberendo Gorena eta Txit Ohoretsua
Bizilekua
HiriaIngalaterra Canterbury, Ingalaterra
EgoitzaLambeth jauregia, Jauregi Zaharra
Informazioa
LehenaAgustin Canterburykoa
IzendapenaEliza Anglikanoa
Ezarpena597. urtea
ElizbarrutiaCanterburyko elizbarrutia
KatedralaCanterburyko katedrala
GobernuaIngalaterrako Eliza
AurrekoaRowan Williams
Web-orria
https://www.archbishopofcanterbury.org/

Canterburyko artzapezpikua, ingelesez: Archbishop of Canterbury eta latinez: Archiepiscopus Cantuariensis, Ingalaterrako Elizaren burua eta artzapezpiku nagusia da, bai eta Anglikanismoan mundu osoko parekideen artean lehena ere, modu honetan bere kargu jerarkikoa sinbolikoa eta nominala besterik ez da.

Bere egoitza Ingalaterrako Canterbury hirian du, hsin zuzen ete, Lambeth jauregian.

Historia

Agustin Canterburykoaren garaitik XVI. menderarte Canterburyko artzapezpikuak Erromako Eliza Katolikoarekin komunioan zeuden, baina Erreforma anglikanoan Ingalaterrako Eliza Aita santuren aginpetik atera eta Erromako Eliza Katolikotik banandu egin zen. Honela bada, 1553an Thomas Cranmer kargu honetan Erreformaren ondoren jarritako lehen artzapezpiku anglikanoa izan izan zen, eta 1556-1558 arteko Kontraerreformaz baliatuz, Reginald Pole kargu honetan egondako azken katolikoa.