Cao Cao
Cao Cao | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
216ko maiatzaren 29a - 220ko martxoaren 15a ← baliorik ez - Cao Pi → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Buzhou (en) ![]() | ||
Herrialdea | Ekialdeko Han dinastia Cao Wei | ||
Heriotza | Luoyang, 220 (64/65 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cao Cao Mausoleum (en) ![]() | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Burmuineko tumorea | ||
Familia | |||
Aita | Cao Song | ||
Ezkontidea(k) | Lady Ding (en) ![]() Huan (en) ![]() wife of Zhang Ji (en) ![]() Wang Zhaoyi (en) ![]() Yin (en) ![]() Lady Liu (en) ![]() Du (en) ![]() Empress Dowager Bian (en) ![]() Qin Furén (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | House of Cao (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | txinera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, poeta, idazlea eta buruzagi militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Yellow Turban Rebellion (en) ![]() |
Cao Cao (P´ei, Kiangsuko probintzia, Txina, 155 – Luoyang, Txina, 220ko martxoaren 15a) Han dinastiako azken garaietako jenerala izan zen.
Biografia
Dong Zhuo agintariaren aurka matxinatu zen beste batzuekin batera. Hura hil ondoren, beste matxinatuen aurka borrokatu zen, eta pixkanaka-pixkanaka guztiak hil zituen. Etengabe ari izan zen borrokan, harik eta 208an Chi biko hondamenak Txina hiru erresumatan zatitu, eta Cao-Caok iparralde osoa bereganatu zuen arte. Aginpideari eusteko borrokan eman zituen bere azken egunak.
Gerra-gizon aparta izan zen, bizkorra, maltzurra eta estratega bikaina. Aditu batzuen ustez, hura izan zen Han dinastia hondamendira eraman zuena; beste batzuen ustez, berriz, Txinako Inperioa bateratu zuen. Ele zaharretako pertsonaia bihurtu zen.
Bestalde, olerkari eta idazlea izan zen, gorteko hizkera bihurria eta hizkera xehe eta zuzena bikain menderatzen zituena; hogeita hamar bat olerki idatzi zituen.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cao Cao ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.