Karkarodontosaurioak (Carcharodontosauridae, grezierazko καρχαροδοντόσαυρος, karkarodontósauros: "marrazo-hortzetako muskerrak"), dinosauroteropodo haragijaleen talde bat zen. 1931n, Ernst Stromerrek Carcharodontosauridae izendatu zuen familia, eta horrek, paleontologia modernoan, Carnosauria barneko klabe bat adierazten du. Inoiz ezagutu diren lur harrapari handienetako batzuk karkarodontosaurioak izan ziren: Giganotosaurus, Mapusaurus, Carcharodontosaurus eta Tyrannotitan adibidez.