Carpentaria golkoa

Carpentaria golkoa
Datu orokorrak
MotaGolko
Azalera300.000 km²
Sakonera82 m
EponimoaCarpentaria (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak13°45′S 139°00′E / 13.75°S 139°E / -13.75; 139
Honen parte daArafura itsasoa
Estatu burujabe Australia
Hidrografia
Betebidea

Carpentaria golkoa[1] (ingelesez: Gulf of Carpentaria) Australiako iparraldeko kostaldeko sargune bat da, ez oso sakona, Arafura itsasoan. Australia eta Ginea Berria artean dago. Administrazioari dagokionez, golkoko kostaldea Australiako Ipar Lurraldeari eta Queensland lurraldeari dagokie.

Mendeetan ez zaio batere jaramonik egin, baina XX. mendean garrantzi handia hartu du han bauxita eta manganeso mea ugari aurkitu delako, eta mixera arrantzak indar handia hartu duelako.[2]

Geografia

Carpentariako golkoaren ahoa 590 km zabal da; hegoalderago, 675 km-ko zabalera dauka. Iparraldetik hegoaldera, 700 km-ko luzera dauka. Uraren sakonera 55-66 metro bitartekoa da orokorrean; leku sakonenetan ere, ez dago 82 metro baino sakonera handiagorik.

Golkoaren ertzeko lurra ere laua eta altuera gutxikoa da. Mendebaldera Arnhemgo Lurra eta Iparraldeko Lurraldeko ipar-partea dago; ekialdera, Queenslandeko York lurmuturreko penintsula; eta hegoaldera, golkoko lurraldea edo golkoa deritzon eremua, hau ere Queenslandekoa.

Klima

Klima beroa eta hezea da, urtean bi sasoirekin. Urtaro lehorra apirila-azaroa bitartean da, eta urtaro hezea abendutik martxora artekoa izaten da.

Irailean eta urrian Morning Glory deritzen lainoak sortzen dira: batzuetan 1.000 km luze izaten dira.

Carpentaria golkoko ibaiak

  • Top End
    • Roper ibaia, eta Wilton ibaiadarra
  • Gulf Country
    • Cox ibaia
    • Calvert ibaia
    • Leichhardt ibaia
    • MacArthur ibaia
    • Flinders ibaia (840 km)
    • Norman ibaia (420 km)
    • Gilbert ibaia (610 km )
  • York lurmuturreko penintsula
    • Smithburne ibaia
    • Mitchell ibaia (750 km), eta Alice ibaiadarra
    • Staaten ibaia
    • Mission ibaia
    • Wenlock ibaia
    • Archer ibaia

Erreferentziak

Kanpo estekak