Cenomaniar
Cenomaniarra (batzuetan ere Zenomaniar moduan idatzita, nahiz eta zuzena ez izan) Kretazeoko estaietako bat da. Orain dela 99,6 ± 0,9 Ma eta 93,5 ± 0,8 Ma artean hedatu zen. Aurreko estaia Albiarra izan zen eta ondoren etorriko zena Turoniarra. Kretazeo Berantiarreko lehenengo estaia izan zen.