Chūgoku eskualdea
Chūgoku eskualdea | |
---|---|
Japonia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Japonia |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 35°03′00″N 134°04′00″E / 35.05°N 134.06666666667°E |
Azalera | 31.922,26 km² |
Mugakideak | Kansai eskualdea |
Punturik altuena | Daisen mendia |
Demografia | |
Biztanleria | 7.563.428 (2010eko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 236,93 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+09:00 |
Chūgoku eskualdea (japonieraz: 中国地方 Chūgoku-chihō ) edo San'in-San'yō eskualdea (japonieraz: 山陰山陽地方 San'in san'yō-chihō ) Japoniako Honshu uharteko eskualderik mendebaldekoena da. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 7.563.428 pertsona bizi ziren eskualdean.
Hiroshima hiria da Chūgoku eskualdeko hiri nagusia. 1945ean, Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek jaurti zuten bonba atomiko batek hiria suntsitu zuen, baina berreraikia izan zen, eta gaur egun metropoli industrial garrantzitsu bat da.
Geografia
Chūgoku eskualdeak 31.922,26 km²-ko azalera du, eta 240 bizt./km²-ko dentsitatea. Eskualde mugakide hauek ditu: Kyushu, Shikoku, and Kansai.
Izenaren jatorria
Chūgoku hitzak "erdiko herrialdea" esan nahi du, baina izenaren jatorria ez dago argi. Historikoki, Japonia koku izeneko probintziatan banatuta zegoen, eta bakoitzaren boterearen eta Kansai administrazio-erdigunerainoko distantziaren arabera sailkatuta zeuden. Hala, “hurbileko herrialdeak” (近国 kingoku), “erdiko herrialdeak” (中国 chūgoku), eta “urruneko herrialdeak” (遠国 , ongoku) zeuden. Hala ere, gaur egun Chūgoku eskualdearen barnean dauden antzinako probintzia gehienak ez zeuden sailkatuta erdiko herrialde gisa. Beste azalpen baten arabera, Chūgoku hitzak Kansai eta Kyūshū arteko probintziak izendatzeko erabiliko zen, lurralde hori historikoki garrantzitsua izan baitzen Japoniaren eta Asiako kontinentearen arteko lotune gisa.
Banaketa administratiboa
Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:
Prefetura | Populazioa | Azalera (km²) | Hiriburua | Populazioa |
---|---|---|---|---|
Hiroshima | 2.857.990 | 8.479,05 | Hiroshima | 1.184.208 |
Okayama | 1.940.411 | 7.112,32 | Okayama | 705.224 |
Shimane | 712.336 | 6.707,95 | Matsue | 191.852 |
Tottori | 584.982 | 3.507,19 | Tottori | 196.353 |
Yamaguchi | 1.445.702 | 6.110,94 | Yamaguchi | 198.971 |
Ondasun nabarmenak
Gizateriaren Ondareak
Gaztelu eta jauregiak
-
Ishitani jauregia.
-
Jinpūkaku jauregia.
Tenplu eta santutegiak
-
Izumo-taisha santutegia.
-
Kōzan-ji.
Museoak
Natura
-
Maki-do leizea.
Besterik
-
Kōraku-en lorategiak.
Kanpo estekak