Cha-U-Kao emakume pailazoa
Cha-U-Kao emakume pailazoa | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Henri de Toulouse-Lautrec |
Sorrera-urtea | 1895 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta cardboard (en) ![]() |
Dimentsioak | 64 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | genero-artea eta erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa |
Bilduma | Orsay museoa |
Inbentarioa | RF 2027 |
Jabea | Isaac de Camondo |
Cha-U-Kao emakume pailazoa (frantsesez: La Clownesse Cha-U-Kao), Henri de Toulouse-Lautrec margolari frantsesak 1895an egin zuen lana da. Margolana Frantziako Parisko Orsay museoan erakusten da. Tamainua hau da: 64x49 zm.
Ezaugarriak
Zirkoaren munduak beti liluratu zuen Toulouse-Lautrec. 1880ko hamarkadan zirkoaren inguruko lanak egin zituen eta, hurrengo hamarkadan, itzuli zen gai horretara, honelako lanekin. Gaueko emakumeak, bestetik, haren gustuko gaia zen eta hau horren bariantea da. Margolariaren heldutasun garaia zen. Toulouse-Lautrec 1901ean hil zen, eta, azken etapa honetan ohikoa zen pintzelada astunagoa, lodiagoa.
Cha-U-Kao izena onomatopeia bat zen: "zarata eta kaosa" esan nahi zuen. Zirku-jarduerak horrelakoak ziren. Hau Moulin Rougen egindako margolana da, Toulouse-Lautrec kabaretera bertaratzen ziren pertsonaiak margotzen baitzituen.
Toulouse-Lautrecek pailazoa bere kamerinoan irudikatzen du, ileorde zuri batekin eta soineko urdin batekin, tutu horia janzten. Pinturaren kromatismo biziak (horia, morea, gorria, turkesa) bizitasun handia ematen dio eszenari. Garai hartan estanpa japoniarrek margolariengan eragin handia izan zuten eta lan honetan ere ikus daiteke: oso marra gutxirekin giroa deskribatzen du, modeloaren bustoari tratamendu plastiko eta eskematikoa ematen dio. Gaiak eta teknikak Edgar Degas margolariak ekartzen digu burura; Toulous-Lautrec asko miretsi zituen Degasen lanak.[1]
Erreferentziak
- ↑ L. Cirlot (zuz.), Museo d’Orsay, «Museos del Mundo» bilduma, 8.liburuki, Espasa, 2007. ISBN 978-84-674-3811-6, 185 or.
Kanpo estekak
- (Frantsesez)(Gaztelaniaz):Margolana Orsay museoaren webgunean.
- (Ingelesez):Bideoa Youtuben.