Chadwick A. Trujillo
Chadwick A. Trujillo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oak Park, 1973ko azaroaren 22a (50 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusetts Institute of Technology Hawaiiko Unibertsitatea Oak Park and River Forest High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Gemini Observatory (en) Northern Arizona University (en) |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
chadtrujillo.com |
Chadwick A. Trujillo (1973ko azaroaren 22a) Chad Trujillo bezala ere ezaguna, estatubatuar astronomoa da, hainbat asteroideren aurkitzailea eta Eris, gaur arte, gure Eguzki sisteman ezagutzen den planeta nanorik masiboenaren aurkitzaileetako bat.
Trujillok, transneptunotar objektuen orbitak kalkulatzeko software informatiko batekin lan egiten du. Trujillo, TNO edo transneptunotar objektuen orbitak kalkulatzen dituen arloan espezializatu da. 2005ean Trujillo, Michael E. Brown eta David L. Rabinowitz astronomialariek 2003an Eris planeta nanoa aurkitu zutenaren berria zabaldu zen. Handik gutxira, Disnomia, Erisen satelitea aurkitu zenean, planeta nano hau Pluton baina masiboagoa zela frogatu zen.
Karrera
Trujillok Oak Park and River Forest High School institutuan ikasi zuen, Oak Parken (Illinois). 1995ean Massachusettseko institutu teknologikoan fisikako lizentziatura lortu zuen eta Tau Epsilon Phiren XI. kapitualuaren kide izan zen. 2000. urtean astronomiako doktore gradua eskuratu zuen Hawaiiko Unibertsitatean. Trujillo Kaliforniako teknologia institutuan (Caltech) doktoratu osteko bekaduna izan zen eta Hawaiiko Gemini behatokian astronomoa. Jakin-min handia erakutsi izan du beti Kuiper gerrikoan eta Oorten hodeian dauden gorputzen inguruan.
Aurkikuntzak
2017an Minor Planet Centerrek 1996 eta 2013 urteen artean 54 asteroideen aurkikuntzetan parte hartu zuela adierzten du, horietatik gehienak Kuiper gerrikoan eta Oorten hodeiean aurkitu zituen. Disnomia, Erisen satelitearen aurkitzaile nagusitzat ere jotzen du.
Gaur egun arte ezagutzen diren plutoide guztien aurkikuntzetan parte hartu du, era batean edo bestean:
- (50000) Quaoar, Michael E. Brownenkin batera aurkitu zuen.
- (90377) Sedna , Michael E. Brown eta David L. Rabinowitzekin batera aurkitu zuen, seguruenik Oorten hodeian aurkitu zen lehen gorputza.
- (90482) Orcus, Brown eta Rabinowitzekin batera aurkitu zuen.
- (136199) Eris, Brown eta Rabinowitzekin batera aurkitu zuen. Gaur arte aurkitu den Pluton baina masiboagoa den TNO bakarra da.
- (136472) Makemake, 2005ean Brown eta Rabinowitzekin batera aurkitu zuen.
- (136108) Haumea, Aurrekoak bezala Brown eta Rabinowitzekin batera aurkitu zuen.
Eponimoak
1998an LONEOS programak aurkitu zuen (12101) Trujillo asteroidea bere omenez izendatu zen.