Chongqing Jiangbei Nazioarteko Aireportua (txinera sinplifikatuz: 重庆江北国际机场; pinyineraz: Chóngqìng Jiāngběi Guójì Jīchǎng), (NAGE: CKG, NAZE: ZUCK), Chongqingeko aireportu nagusia da, Jiangbei Barrutian dago, hiriaren erdigunetik 21 kilometrora. 2007an 10.355.730 bidaiari igaro izan aireportutik, eta Txinako hamargarren aireporturik erabiliena izan zen. Herrialdeko hego-mendebaldeko aireporturik garrantzitsuena da, Chongqing Airlines eta China West Air hegazkin konpainien egoitza.
Historia
Aireportuaren handitze lanek bi fase izan dituzte, lehena 1990ekourtarrilean zabaldu zen eta bigarrena 2004ko abenduan. Guztira bi terminal dauzka, bata Txinako hegaldiak hartzeko eta bestea nazioarteko hegaldiak hartzeko. Hegaldi gehienak Txina barruko hegaldienak diren arren (%80 inguru 2008an), pixkanaka, nazioarteko hegaldiak garrantzia hartuz joan dira. 2008. urtean bidaiariak %10 hazi ostean, udaltasuneko agintariak hirugarren terminal bat eraikitzeko proiektua aurkeztekotan dira.
Argazkiak
Bidaiariak
Chongqing Jiangbei nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2002-2013 (milioi bidaiari)