Christopher Hornsrud
Christopher Arnesen Hornsrud (Skotselv, Øvre Eiker, 1859ko azaroaren 15a – Oslo, 1960ko abenduaren 12a) norvegiar politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1928ko urtarriletik otsailera.
Familiaren baserrian lan egin zuen eta ondoren erosi zuen biltegi batean. Politikan Alderdi Liberalean hasi zen, baina geroago Alderdi Laboristan sartu zen. Alderdiko burua izan zen eta 1913an Stortingeko kide aukeratu zuten. Han nekazaritzari buruzko gaiez arduratu zen batez ere.
1928ko urtarrilean lehen ministro izendatu zuten eta Alderdi Laboristatik zetorren lehena izan zen. Gutxiengo gobernu bat izan zen, eta Norvegian sistema sozialista bat sortzeko asmoak kritika gogorrak jaso zituen gainerako alderdien aldetik. Otsailean gobernuak dimisioa eman zuen zentsura-mozio bat galtzean.