Cixi

Cixi

list of consorts of rulers of China (en) Itzuli

1861eko abuztuaren 22a - 1908ko azaroaren 15a
Bizitza
JaiotzaPekin1835eko azaroaren 29a
HerrialdeaQing dinastia
HeriotzaImperial City (en) Itzuli1908ko azaroaren 15a (72 urte)
Hobiratze lekuaEastern Qing Tombs (en) Itzuli
Familia
AitaYehenara Huizheng
Ezkontidea(k)Xianfeng
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAisin Gioro (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, erregina, margolaria, monarka eta argazkilaria
Jasotako sariak

Cixi (txineraz 慈禧, pinyin: Cíxǐ, Wade-Giles: Tz'u-hsi) (1835eko azaroaren 29a - 1908ko azaroaren 15a) enperatriz erregeordeak edo enperatriz alargunak Txinan agindu zuen 1861etik 1908ra, hil zen urtea. Haren agintean, Qing dinastia mantxua –azken dinastia inperial txinatarra– gainbehera joan zen.

Cixi Xianfeng (咸丰) enperadorearen amorantea izan zen eta bera 1861ean hildakoan, Cixik eta Ci'anek (慈安) agindua hartu zuten 1861 eta 1873 artean enperadorearen seme Tongzhi (同治) adin nagusia izan arte. Enperadore gaztea, ordea, adinera heldu eta bi urtera hil zen. Cixik arauak apurtu eta bere hiru urteko iloba izendatu zuen oinordeko. Ci'an 1881an hil ondoren, Cixik bakarrik eduki zuen boterea.

Haren iloba Guangxu enperadorea adin nagusia izan zenean, Cixi erretiratu egin zen, bere zerbitzura zegoen espia sare bat utzita. Japoniaren aurkako lehen gerra (1894-1895) galdu eta Guangxu hainbat erreforma martxan jarritakoan, Cixik bere ilobaren aurka azpilanean hasi zen indar militar eta kontserbadoreekin bat eginda, eta agintea berreskuratu zuen. Handik urtebetera, Cixik boxerren alde egin zuen haien potentzia kolonial atzerritarren aurkako matxinadan. Ordainetan, indar atzerritarrek Hiri Debekatuan sartu, Beijing konkistatu eta Cixi bake hitzarmen kaltegarri bat sinatzera behartu zuten. Porrot horregatik karisma galdu zuen arren, hil arte mantendu zen boterean.

Genealogia

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cixi Aldatu lotura Wikidatan