Clarisse Agbegnenou
Clarisse Agbegnenou | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Clarisse Bogdanna Agbegnenou |
Jaiotza | Rennes, 1992ko urriaren 25a (32 urte) |
Herrialdea | Togo Frantzia (2000ko urriaren 17a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | HEC Paris |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | judoka |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 100 kilogramo |
Altuera | 1,64 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | HEC Alumni (en) |
Clarisse Agbegnenou (Rennes, Ille-et-Vilaine (Frantzia), 1992ko urriaren 25a) judo borrokalari frantziarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), zilarrezko domina eskuratu zuen ≤63 kg-ko emakumezkoen kategorian, Tina Trstenjak esloveniarrarekin galduz (urrezkoa) eta Yarden Gerbi israeldarra eta Anicka van Emden herbeheretarra garaituz (elkarbanatutako brontzezkoa).
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezkoa lortu zuen ≤63 kg-ko emakumezkoen kategorian, Tina Trstenjak esloveniarra (zilarrezkoa) eta Maria Centracchio italiarra eta Catherine Beauchemin-Pinard kanadarra garaituz (elkarbanatutako brontzezkoa).
Frantziako taldearekin, berriz, urrezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian, Japoniako taldearen (zilarrezkoa) eta Alemaniakoaren (brontzezkoa) aurretik. Honako hauek osatzen zuten Frantziako taldea: Sarah-Léonie Cysique, Guillaume Chaine, Margaux Pinot, Axel Clerget, Romane Dicko, Teddy Riner, Clarisse Agbegnenou, Amandine Buchard, Madeleine Malonga, Kilian Le Blouch eta Alexandre Iddir-ek.[2][3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan beste bi domin lortu zituen. Bakarkako ekitaldian brontzea lortu zuen eta taldeka, Tokion bezala, urrezko domina lortu zuen frantziako talde mistoak.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro | ≤63 kg, emakumezkoa[4] | |
2020 | Tokio | ≤63 kg, emakumezkoa[5] | |
2020 | Tokio | Mistoa taldeka, [6] | |
2024 | Paris | Talde mistoa | |
2024 | Paris | ≤63 kg | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2011 | Paris | Taldeka emakumeak | |
2013 | Rio de Janeiro | ≤63 kg | |
2013 | Rio de Janeiro | Taldeka emakumeak | |
2014 | Txeliabinsk | ≤63 kg | |
2014 | Txeliabinsk | Taldeka emakumeak | |
2015 | Astana | ≤63 kg | |
2017 | Budapest | ≤63 kg | |
2017 | Budapest | Talde mistoa | |
2018 | Baku | ≤63 kg | |
2018 | Baku | Talde mistoa | |
2019 | Tokio | ≤63 kg | |
2021 | Budapest | ≤63 kg | |
2023 | Doha | ≤63 kg | |
2024 | Abu Dhabi | ≤63 kg | |
Europako txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Txeliabinsk | Taldeka emakumeak | |
2012 | Txeliabinsk | ≤63 kg | |
2013 | Budapest | ≤63 kg | |
2013 | Budapest | Taldeka emakumeak | |
2014 | Montpellier | ≤63 kg | |
2014 | Montpellier | Taldeka emakumeak | |
2018 | Tel Aviv | ≤63 kg | |
2020 | Praga | ≤63 kg |
Erreferentziak
- ↑ "Clarisse Agbegnenou" JudoInside.com-en 2021-10-31n begiratua (Ingelesez)
- ↑ «Clarisse Agbegnenou» olympedia.org 2021-10-31n begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Clarisse Agbegnenou» Olympics.com 2021-10-31n begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Judoa, ≤63 kg, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Judoa, ≤63 kg, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Judoa, mistoa taldeka, emaitzak 2020» olympedia.org (Ingelesez)