Cosimo Medici

Cosimo Medici

enbaxadore

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1389ko irailaren 27a
HerrialdeaFlorentzia
BizilekuaMedici Riccardi jauregia
HeriotzaVilla Medici at Careggi (en) Itzuli1464ko abuztuaren 1a (74 urte)
Hobiratze lekuaCosimo de' Medicis tomb (en) Itzuli
San Lorenzo basilika
Medici Chapels (en) Itzuli
Familia
AitaGiovanni di Bicci de' Medici
AmaPiccarda Bueri
Ezkontidea(k)Contessina de' Bardi  (1414 -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaMedici
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Georgios Gemistos Plethon
Roberto de' Rossi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta bankaria
Lantokia(k)Florentzia

Find a Grave: 9740780 Edit the value on Wikidata

Cosimo di Giovanni Medici edo Cosme zaharra (Aberriaren aita) (Florentzia, 1389ko irailaren 27a - Careggi, 1464ko abuztuaren 1a) politikari bat eta bankari italiarra izan zen. medicitar dinastiaren fundatzailea ere izan zen. Beste aldetik esan daiteke Italiaren pizkundean, Florentziako buru eraginkor bat izan zela.   Cosimo di Giovanni Mediciren gurasoek Juan di Médici eta Piccarda Bueri izan ziren. 1415ean Florentziara itzuli, eta Contessina Bardirekin ezkondu zen, beste bankari-familia baten alaba zena. Denbora bat Bardi jauregian bizi izan zen, baina, 1429an, jauregi bat eraikitzea agindu zion Michelozzori. Cosme “Diez de Guerra” kide gisa, Florentzian ezarritako erregimen oligarkikoaren kontra egon zen, eta albizzitar familia lehiakidea gailentzen zen. Oligarkiaren nagusia, Rinaldo degli Albizzi hain zuzen, hura bidegabeko eralgitzeaz salatuz , 1433an,   atxilotzea agindu zuen. Politikoko hornitura den Cosme de Médici-ren araginak garrantzi gehiago lortu zuen. Palazzo Vecchio-n kartzelatu zuen, eta atzerrira bidali zuen hamar urtetarako. Cosme Veneziara joan zen bizitzera, Eugenio IV aita santuaren laguntzarekin.

Albizzi-k bere etsaiekiko liskar gogorra mantendu zuen; ez bere izenak, ez bere diruak ez zituen bere aurkariak izutu; urte bat beranduago (1434an), Cosme-k bere zigorraren baliogabetzea lortu, eta Florentziara itzuli zen. Garaile, eta herriak txalotuta, bere lehiakidea erbesteratu zuen. Urte horretan, Florentziako gonfaloniere bilakatu zen, bere aita bezala. Postu berri horrekin, Florentziatik joan baino lehen zituen nahi politikoak burutzea lortu zuen. Kanpo-politika bultzatu, eta, Italia osoan, eragina izan zuen. Egin zituen erreforma konstituzionalen bat Ehunen Kontseilua sortu zen 1458an, Luca Pitti bankariak proposatuta. Helburu hori burutzeko, aitak utzitako oinordetza erabili zuen, hainbat filial baitzituen Italian eta atzerrian sakabanatuta. Brunelleschi-ri ere eman zion bere laguntza Florentzia-ko Duomoren kupula amaitzeko. Cosimok artea eta zientzia maite zuen. Nahiz eta literatura idazteko trebetasunik ez eduki, ekarpen desberdinak egin zituen liburutegiak manten zitezen. Adibidez, Marsilio Ficino filosofoari, opari gisa, Florentziako Careggi-ko hiribildua oparitu zion Platon-en pentsamenduari buruzko ikerketak han egin zitzan. Bildumagile aparta izan zen, eta bere eta bere lagun Donatellok aholkatu zuen Cosimok bere laguntzailearen bilduma jaso zuen (800 liburuki) eta Michelozzo-k diseinatutako Florentziako San Marcos komentuko areto batean gorde zuen 1441. urtean.. Hori izan zen elizetarako eta komentuetarako egindako lehen dohaintzetako bat. Gero, Croce Santuko nobiziotza eraiki zuen, eta San Lorenzo berreraikitzen inbertitu zuen. Veneziako San Giorgio Maggiore liburutegia eta Fiesole-ko abadiakoa ere sortu zituen.

Cosimo Contessina Bardi-rekin eskondu zen 1414. urte inguruan, eta bi seme izan zituzten:

  • Pedro I dI Médici (Pedro dI Cosme Médici) (1416-1469)
  • Juan dI Cosme Médici (1421-1463)

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cosimo Medici Aldatu lotura Wikidatan