Ctenolepisma longicaudata
Ctenolepisma longicaudata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Zygentoma |
Familia | Lepismatidae |
Generoa | Ctenolepisma |
Espeziea | Ctenolepisma longicaudata Escherich, 1905 |
Ctenolepisma longicaudata Lepismatidae familiako intsektu hegalgabe espezie bat da[1]. Mundu osoan aurkitzen da[2].
Karl Escherich entomologo alemaniarrak deskribatu zuen aurrenekoz 1905ean.
Deskribapena
Hegalik gabeko intsektua da eta lurrean azkar mugitzen da. Buruan bi antena, ondoren hiru hanka pare eta isatsean hiru ile luze ditu, erdikoa epiproktoa da. Gorputza luzea du, zilar-gris koloreko ezkataz estalia. Ile labur ugarik estaltzen dute gorputza.
Buruan bi begi ditu, bakoitza hamabi estemmataz osatua. Estadio goiztiarretan borobilagoak dira[3].
Bizi zikloa
Emeak arrautza ugari jartzen ditu zirrikitutan, 2-20 multzoetan. Lehen estadioa ile gabekoa da eta laugarren estadiotik aurrera agertzen dira ezkatak. 14. estadioan ugal aparatua garatzen dute. 2-3 urterekin lortzen dute sexu heldutasuna eta beste bost urtez bizi daitezke. Helduek 3-5 muda izan ditzakete bizitzan zehar[4].
Habitata eta ekologia
Gizakien etxeetako baldintza egonkorrak erakarrita aspaldian asko ugaldu da Europa osoko etxeetan. Orojalea eta generalista da eta zelulosa digeritzeko gai denez izurritea kontsideratzen da liburutegi eta artxiboetan.
Gose esperimentuak egin izan zaizkio eta ikusi da 250-300 egun bizirik iraun ditzakela batere elikatu gabe[3].
Iruditegia
Erreferentziak
- ↑ «ITIS - Report: Ctenolepisma longicaudata» www.itis.gov (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
- ↑ (Alemanez) «Papierfischchen vs. Silberfischchen: Wie Papierfische bekämpfen?» Silberfische bekämpfen (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
- ↑ a b Royal Society of Victoria (Melbourne, Vic.); Royal Society of Victoria (Melbourne, Vic ); Royal Society of Victoria (Melbourne, Vic ). (1940). Proceedings of the Royal Society of Victoria. New series. Stillwell and Co (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
- ↑ «Species Ctenolepisma longicaudatum - Gray Silverfish» bugguide.net (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).