D segmentu

D segmentua C eta E segmentuen artean kokatzen den automobil mota bat da. Oro har, bost heldurentzako lekua dute, edo zazpi edo zortzi heldurentzat, monobolumenen kasuan.

Gaur egun, automobil horiek 4,50 m eta 4,85 m arteko luzera dute gutxi gorabehera, liftback karrozerian, sedanean, familiarrean edo monobolumenean. Modelo merkeenak luzeagoak izaten dira, eta garestienak, berriz, motzagoak, aurrealdeko hegala eta bataila handiagoak. Motorren kasuan, 1,6 litroko lau zilindrotatik 3,0 litroko sei zilindrotara arteko zilindradak erabiltzen dira eta, bigarrenean, 6,2 litroko zortzi zilindrotara arteko zilindradak, Mercedes Benz C63 AMG kasu.

D segmentuaren barruan automobil motei dagozkien hainbat azpisegmentu daude. D segmentuko turismo-automobil bati "automobil ertaina" edo "ertain handia" esaten zaio; tamaina horretako noranahiko automobil bati "noranahiko ertaina" deitzen zaio; eta D segmentuko monobolumena "monobolumen handia" da.

Kanpo estekak