Damasko erortzea (2024)
Damasko erortzea | |
---|---|
Mota | conquest (en) setio |
Honen parte da | 2024ko Siriako ipar-mendebaldeko erasoaldia |
Denbora-tarte | 2024ko abenduaren 7a - 2024ko abenduaren 8a |
Data | 2024ko abendua |
Kokaleku | Damasko |
Herrialdea | Siria |
Parte-hartzaileak | |
Honen ondorioa | fall of the Assad regime (en) |
Damasko erortzea edo Damasko askatzea 2024ko abenduaren 7an gertatu zen, Siriako oposizioko indarrak Rif Dimashq eskualdean sartu zirenean hegoaldetik eta Damasko hiriburutik 20 kilometrora iritsi zirenean. Damaskorantz zihoazela, iparraldeko oposizioko indarrek eraso bat egin zuten Homs hirian.
Hayat Tahrir al-Sham HTS (Sortaldea Askatzeko Erakundea) koalizio islamista erresistentziarik gabe sartu zen Damaskora, eta Baxar al-Assad Siriako presidenteak hegazkinez egin zuen ihes. 11 egun iraun zituen ezusteko eraso bati esker amaitu zen hamar urte baino gehiago iraun zuen gatazka. Estatu nagusiak jakinarazi zien porrota ofizialei, errenditzeko esan zien soldaduei, eta milaka lagun kalera irten ziren albistea ospatzera.[1]
Gudua
Abenduaren 7an, Siriako matxinoek iragarri zuten Damasko inguratzen hasi zirela ondoko hiriak harrapatu ondoren, eta Hassan Abdel Ghani komandante matxinoak adierazi zuen «gure indarrak Damasko hiriburuko setioaren azken fasea ezartzen hasi dira».[2] Matxinoak hiriburua inguratzen hasi ziren Al-Sanamayn harrapatu ondoren, Damaskoko hegoaldeko sarreratik 20 kilometrora dagoen hiria.[1]
Gobernuko indarrak atzera egin zuten, hiri desberdinak utzirik: Assal al-Ward, Yabrud, Flitah, Al-Naseriyah eta Artouz. Arratsaldean, halaber, Damasko inguruko hiriak utzi zituzten: Jaramana, Qatana, Muadamiyat al-Sham, Daraya, Al-Kiswah, Al-Dumayr eta Mezzeh aireportu ingurua.[3]
Matxinoek ez zuten erresistentziarik izan herrialdeko hiriburua hartzeko, eta Baxar al-Assadek hegazkinez egin zuen ihes handik, jakinarazi ez zuten leku batera; geroago Mosku aldera joan zela jakin zen. Agerian geratu zen haren erregimenaren ahultasuna. «Siria al-Assadetaz libre da», aldarrikatu zuen HTSk. Mohammad Ghazi al-Jalali lehen ministroa «orain siriarrek aukeratzen duten buruzagitzarekin elkarlanean jarduteko prest» agertu da.[1]
Errebeldeek libre utzi zituzten milaka preso eta milaka errefuxiatuk beren sorterrira itzultzeko bideari ekin zioten. Al-Assaden indarrek eragindako ezkutuko exekuzioen berri ere eman izan zuten matxinoek. 2011. urtetik, gutxienez 100.000 lagun zeuden «desagertuta». Putinek argi utzi zuen prest zegoela Siriako agintari berriekin hitz egiteko, eta horren froga zen matxinadaren ikur bilakatu den hiru izarreko bandera jarri izana Damaskon duten enbaxadan. [4]
Beste estatuen laguntza
2011n gerra hasi zenetik, hainbat herrialderen babesa jaso dute Baxar al-Assaden gobernuaren aurka aritu diren askotariko matxinoek, hala nola Turkiarena, Saudi Arabiarena, Arabiar Emirerri Batuena eta AEBena. Bestalde, Errusia eta Iran dira Siriako Gobernuaren aliaturik indartsuenak.[1] AEBek eta Israelek, bestetik, zenbait eraso egin zituzten «arma kimikoak suntsitzeko eta EI egoeraz ez baliatzeko».
Erreferentziak
- ↑ a b c d «Siriako matxinoek mendean hartu dute al-Assaden erregimena», Paulo Ostolaza.
- ↑ Abdulrahim, Raja (2024ko abenduaren 7). «Syria’s Government Battles Multiple Rebel Uprisings». The New York Times.[1]
- ↑ https://www.syriahr.com/بعد-الانسحاب-الكبير-في-ريف-دمشق-ومدن-مت/739738/
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/errusiak-asiloa-eman-dio-al-assadi_2134681_102.html