Dejan Georgievski
Dejan Georgievski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Skopje, 1999ko maiatzaren 8a (25 urte) |
Herrialdea | Ipar Mazedonia |
Jarduerak | |
Jarduerak | taekwondolaria |
Parte-hartzailea
|
Dejan Georgievski (mazedonieraz: Дејан Георгиевски; 1999ko maiatzaren 8a) mazedoniar taekwondolari profesionala da, eta, nazioartean, Ipar Mazedonia ordezkatzen du Munduko Taekwondo Txapelketetan, gizonezkoen pisu astunen mailan.[1] Zilarrezko olinpiar domina da gizonezkoetan, +80 kg-ko proban, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.
Kirol-Ibilbidea
2018an, Georgievskik zilarrezko domina irabazi zuen gizonezkoen +80 kiloko taekwondo lehiaketan, Mediterraneoko XVIII. Jokoetan.[2]
Georgievski, gaur egun, 25. postuan dago Taekwondo Kyorugi-ko, Munduko Sailkapeneko, gizonezkoen +87 kg pisu astunen mailan, eta 39. gizonezkoen +80 kg pisu olinpikoen mailan. Domina ugari irabazi ditu, besteak beste, Olinpiar Sailkapeneko Europako Txapelketa, Europako Eskualdeko Presidentearen Kopa, Sofiako Irekia, Turkiako Irekia, Greziako Irekia, Galeb Belgradeko Trofeoa, Serbiako Irekia, Eslovenia Irekia.[3][4][5]
2020ko Udako Olinpiar Jokoak
Georgievski 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen gizonezkoen +80 kilotan; 2016an, Azerbaijango Radik Isayev, 2016ko txapeldun olinpiarra, Sofian[6][7][8][9] jokatu zen Europako Olinpiar Sailkapen Txapelketan gaindituta. Tokioko Olinpiar Jokoetan, Georgievskik munduko txapeldunordea izan zen; Rafael Alba kubarrari 11-8 irabazi zion final zortzirenetan, eta zilarrezko domina eskuratu zuen finalerdietan, Hego Koreako In Kyo-don-i, Asiako txapeldunari, bi aldiz irabazita.
Txapelketetako Emaitzak
Urtea | Ekitaldia | Lekua | Rankina | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2021 | Udako Olinpiar Jokoak | Tokyo | G-20 | 2. |
Europako Txapelketa | Sofia | G-4 | 9. | |
2020 | Sofiako Irekia | Sofia | G-1 | 1. |
Esloveniako Irekia | Ljubljana | G-1 | 1. | |
2019 | WTE Europar Joko Multidiziplinarrak | Sofia | G-1 | 1. |
Europako Kluben arteko Txapelketak | Tesalonika | G-1 | 2. | |
Turkiako Irekia | Antalya | G-1 | 1. | |
2018 | Serbiako Irekia | Belgrad | G-1 | 2. |
Greziako Irekia | Atenas | G-1 | 1. | |
Mediterraneoko Jokoak | Tarragona | G-1 | 2. | |
WTE Europar Joko Multidiziplinarrak | Plovdiv | G-1 | 1. | |
Sofiako Irekia | Sofia | G-1 | 1. | |
Turkiako Irekia | Istanbul | G-1 | 3. | |
2017 | Pisu Olinpikoko Europako Txapelketa | Sofia | G-1 | 1. |
Sofiako Irekia | Sofia | G-1 | 1. |
Erreferentziak
- ↑ "Taekwondo Dejan Georgievski" Atleten berriak. (Ingelesez)
- ↑ ATLETAREN PROFILA Tarragona, 2018ko informazioa (Ingelesez)
- ↑ "Tournaments Records" World Taekwondo. (Ingelesez)
- ↑ Atletaren informazioa TaekwondoData. (Ingelesez)
- ↑ "Conversation with the Macedonian national taekwondo representative Dejan Georgievski before the European Championships | am going for gold in Sofia" European Championships Information. (Ingelesez)
- ↑ "Intervieuw of Day 2 for European Qualification Tournament for Tokyo 2020 Olympic Games" European Qualification Tournament. (Ingelesez)
- ↑ "Interview with Dejan Georgievski taekwonndo fighter who will participate in the Tokyo Olimpics: My dream is to bring an Olympic gold medal in Macedonia" Slobodenpecat. (Ingelesez)
- ↑ "Taekwondo: Nine Mediterranean countries claiming Olympic Spots at Tokyo 2020" CIJM. (Ingelesez)
- ↑ "Double delight for France as 16 qualify for Tokyo 2020 at European taekwondo qualifier" Olympic 2020. (Ingelesez)