Denis Pariskoa (Italia, III. mendea – Montmartre, Lutezia, 250, 258 edo 270) kristaumartiri eta santua izan zen. Gregorio Tourskoaren arabera, Galietako ebanjelizatzailea eta Parisko lehen apezpikua izan zen, 250. urte aldera. Martiri hil zen Montmartren (edo Saint Denisen); burua eskuetan duela irudikatzen dute, burua moztu ondoren Denisek berak jaso omen zuen eta. Jaieguna urriaren 9an ospatzen da.