Dirty Old Town
Dirty Old Town | |
---|---|
Ewan MacCollen musika-lana | |
Egilea(k) | Ewan MacColl |
Sorrera-urtea | 1949 |
Izenburua | Dirty Old Town |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | ingelesa |
Hitzak | Ewan MacColl |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ewan MacColl |
Dirty Old Town (euskaraz Hiri Zahar Zikina) 1949an Ewan MacColl ingeles folk kantautoreak konposatu eta abestutako abesti bat da. The Dubliners irlandar musika taldeak mundu osoan ospetsu bilakatu eta gaur egun musika talde nahiz musikari ugarik abestu ohi dute.
Gaia
Abesti hau maitasun abesti bat da, baina kasu honetan pertsona batekiko baino leku batekiko maitasun abesti bat da. Abestia Ingalaterrako Manchester Handia hiriguneko Salford hiriari buruzkoa da (garai batean Lancashire), Ewan MacCool kantautorea abestia idatzi zuen garaian hiri hartan bizi baitzen.
Lehenbiziko bertsioa estrenaitu zenean bertako agintaritza eta gobernuak modu ezkorrean erantzun zuen, gehienbat Saldford hiria leku zikin gisa aurkezten baitzuen, kritika horiei aurre egin nahirik hasierako bertsioko "smelled a Spring on the Salford wind" esaldia bigarren bertsioko "smelled a spring on the smoky wind" esaldiaz aldatu zen, honela abestia apur bat goxatuarazi asmoz.
Hitzak
Ingelesez Clouds are drifting across the moon I Heard a siren from the docks I'm gonna make me a big sharp axe I met my love by the gas works wall |
Euskaraz Hodeiak ilargia zeharkatuz doaz Sirena hotsa kaietan entzun nuen Aizkora handi zorrotz bat egin behar dut Nire maitea gas lantegiko horman topatu nuen |