Discoverer
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c6/Kh-4b_corona.jpg/220px-Kh-4b_corona.jpg)
Discoverer edo Corona Estatu Batuek Lurraren ingurunea aztertzeko espaziora bidalitako satelite-multzoaren izena da. 1959an hasi ziren Discoverer sateliteak lanean; horiek lortutako datuei esker bidali ahal izan dira espaziora beste zenbait satelite eta ontzi, eta horiei esker antolatu ahal izan dira satelite bidezko irrati-komunikazioak ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.