Disturbia (filma)
Disturbia (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2007 |
Izenburua | Disturbia |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Neo-noirra, Slasherra, teen film (en) , thrillerra eta film dramatikoa |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | D.J. Caruso (en) |
Gidoigilea(k) | Christopher Landon (en) Carl Ellsworth (en) |
Antzezlea(k) | |
Carrie-Anne Moss Shia LaBeouf Sarah Roemer David Morse Aaron Yoo Matt Craven Viola Davis Amanda Walsh (en) Jose Pablo Cantillo | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Joe Medjuck |
Konpainia ekoizlea | DreamWorks The Montecito Picture Company (en) |
Edizioa | Jim Page (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Geoff Zanelli |
Argazki-zuzendaria | Rogier Stoffers (en) |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
disturbia.com | |
Disturbia, 2007ko D. J. Caruso estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko thriller film bat da. Shia LaBeouf, David Morse, Sarah Roemer eta Carrie-Anne Moss aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Bere aita auto istripu batean hil ondoren, Kale Brecht (Shia LaBeouf) nerabearen izaera barnerakoia, desatsegina eta bakartia bilakatu da, eta bere aita zena iraindu duten gertakari baten ondorioz gaztelaniazko irakaslea erasotu eta zigor gisa denboraldi bat bere etxetik atera gabe egotea derrigortu dute.
Julie (Carrie-Anne Moss) amak familia aurrera ateratzeko gau eta egun lan egiten du, baina trukean axolagabetasuna besterik ez du jasotzen. Kalek etxean sartuta bere onetik aterako dela sentitzen du eta azkenean bakartasunean ez aspertzeko bere gelako lehiotik auzoko bizilagunen egunerokotasunaren xehetasun guztiei so egiten dien kuxkuxero bat bilakatuko da. Egun batez, Rober Turner (David Morse) bizilaguna serieko hiltzaile bat ote den susmatzen hasiko da, egia izango ote da ala bere derrigorrezko itxialdiaren ondorioz sorturiko irudipena besterik ez?
Aktoreak
- Shia LaBeouf: Kale Brecht
- David Morse: Robert Turner
- Sarah Roemer: Ashley Carlson
- Carrie-Anne Moss: Julie Brecht
- Aaron Yoo: Ronnie Chu
- Viola Davis: Parker detektibea
- Jose Pablo Cantillo: Gutierrez ofiziala
- Matt Craven: Daniel Brecht
- Luciano Rauso, Brandon eta Daniel Caruso: Greenwood haurrak
- Kevin Quinn: Carlson jauna
- Elyse Mirto: Carlson andrea
- Suzanne Rico eta Kent Shocknek: Albistegiko berriemalea
- Rene Rivera: Gutierrez jauna
- Amanda Walsh: Minnie Tyco
- Charles Carroll: Epailea
- Gillian Shure: Turner Klubeko neska
- Dominic Daniel: Polizia
- Lisa Robin: Ama Big Wheel
- Cindy Lou Adkins: Greenwood andrea
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)