Diterpeno
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5c/All-trans-Retinol2.svg/300px-All-trans-Retinol2.svg.png)
Diterpenoak lau isoprenoz osaturiko terpenoak dira. Lipido saponifikaezinak dira eta 20 karbonotako katea dute.
Landareetan, intsektuetan, onddoetan eta itsasoko animalietan agertzen dira.
Garrantzi biologikoa
Diterpeno batzuek garrantzi biologiko handia dute:
- Fitola: klorofila molekularen alde hidrofoboa osatzen du; fotosintesian ezinbestekoa da, beraz.
- Giberelina: landareen fitohormona garrantzitsua da, hazien eta kimuen latentzia garaia mozten eta ernaldia hasten baitu.
- Erretinola (A bitamina): erretinak ongi funtzionatzeko ezinbestekoa izateaz gain, eragina du immunitate-sisteman eta enbrioiaren hazkundean ere.
Adibideak
Kanpo estekak
Lipidoak | ||
---|---|---|
|