Drew Weissman
Drew Weissman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lexington, 1959ko irailaren 7a (65 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brandeis Unibertsitatea 1981) Zientziatan graduatua, Zientzietako Masterra Bostongo Unibertsitatea 1987) Medikuntzako doktorea, Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, biokimikaria, biologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Perelman School of Medicine at the University of Pennsylvania (en) Pennsylvaniako Unibertsitatea Pennsylvaniako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Drew Weissman (Lexington, Massachusetts, 1959ko irailaren 7a) estatubatuar immunologoa da.
Bere lana RNA biologian zentratzen da, eta RNA txertoak ekoizteko balio izan du, horien artean ezagunenak BioNTech/Pfizer eta Modernak ekoitzitako COVID-19aren aurkako txertoak izan direlarik. Katalin Karikó ikerketa-kidearekin batera sari ugari jaso zituen, horien artean Medikuntzako Nobel Saria 2023an, nukleosidoen baseen aldaketei buruz egindako aurkikuntza.[1]
Penn Institute for RNA Innovationeko zuzendaria eta Pennsylvaniako Unibertsitateko Perelman Medikuntza Eskolan medikuntzako irakaslea da.
Erreferentziak
- ↑ Utrera Puelles, Maixa. (2023-10-2). «Katalin Karikok eta Drew Weissmanek jasoko dute Medikuntzako Nobel Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023).[Betiko hautsitako esteka]