Dubna

Dubna
Дубна
hiri/herria
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Oblast-aMosku
Izen ofizialaДубна́
Jatorrizko izenaДубна
Posta kodea140472
Geografia
Koordenatuak56°45′N 37°09′E / 56.75°N 37.15°E / 56.75; 37.15
Azalera70 km²
Altuera125
MugakideakKimrsky District (en) Itzuli, Konakovsky District (en) Itzuli eta Taldomsky District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria75.001 (2019)
−143 (2018)
Dentsitatea10.563,52 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1956
Telefono aurrizkia49621
Ordu eremuaMoskuko Ordua eta UTC+03:00
Hiri senidetuakGiv'at Shmuel (en) Itzuli, La Crosse, Alushta (en) Itzuli, Gołdap (en) Itzuli, Kurchatov (en) Itzuli eta Lincang
http://www.dubna.ru/

Dubna (errusieraz: Дубна́) Errusiako hiri bat da, Moskuko oblast-ekoa. Bigarren Mundu Gerraren ostean garatu zen hiria, ikerketa nuklearraren munduko gune garrantzitsuenetariko batetik abiatuta. 2010. urtean, 62.500 biztanle zituen.

Geografia

Ivankovoko urtegia

Hiria Moskutik 125 km ingurura dago, oblast-eko iparraldean. Volga ibaiak hiria zeharkatzen du Ivankovo urtegiaren azpiko aldetik: hain zuzen ere, urtegiaren horma da hiriaren bi aldeak lotzen dituen zubi-bide bakarra. Hiriaren mendebaldera Moskuko kanala dago, eta ekialdera, Dubna ibaia.

Historia

Gobernu sobietarrak 1946. urtean erabaki zuen ikerketa nuklearrerako protoi-azeleragailu bat egitea. Dubnako kokagunea aukeratu zuten Moskutik pixka bat urrun zegoelako eta Ivankovoko zentral elektrikoa zegoelako bertan. Ikerketa nuklearren esparruaz gain, hiria, Moskurainoko errepidea eta trenbidea ere egin zituzten: behartutako lanak, bortxaz agindutako presoek egin zituzten, eta hiru urteren buruan, 1949. urteko abenduaren 13an, azeleragailua inauguratu egin zuten.

Dubnako hiria, ostera, 1956. urtean inauguratu zuten, Ikerketa Nuklearren Institutu Zentralarekin batera. Institutuan nazioarteko ikerketak garatuz joan izan dira, batez ere partikulen fisika, ioi astunen fisika, elementu transuranidoen sintesia eta erradiobiologia landuz. Hainbat oinarrizko partikula han aurkitu edota ikertu izan dira, ununoktioa, esate baterako. 105. elementuaren izena ere, kasurako, hiriaren izenetik dator, dubnioa.

Biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
1959 1970 1979 1989 2002 2008 2012
12 000 43 700 54 900 65 805 60 951 62 232 72 357

Ekonomia

Sobietar Batasuna desegin baino lehen, Ikerketa Nuklearren Institutu Zentrala eta MKB Raduga (gurutzaldi-misilak ikertu eta egiteko zentroa) ziren langile gehien zituzten entitateak. Zentro horien garrantzia gutxituz joan den neurrian, langabezia handituz joan da enpresa berriak sartu arren, batez ere informatika-zerbitzuetakoak, Luxoft adibidez.

Senidetutako hiriak

Kanpo estekak

Erreferentziak