Dugi Otok
Dugi Otok | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 337 m |
Mota | uharte |
Azalera | 144,44 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°01′07″N 15°01′45″E / 44.0186°N 15.0292°E |
Honen parte da | Dalmatian Archipelago (en) |
Kokapena | Adriatikoa |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Zadar eskualdea |
Town in Croatia | Zadar |
Ur-gorputza | Adriatikoa |
Dugi Otok edo Dugi Uhartea (euskaraz: «Uharte luzea»)[1] Kroazia aldeko Adriatiko Itsasoaren zazpigarren uharte handiena da. Dalmaziaren itsas-ertzetik gertu dago, Zadarren iparraldean.[2] Zadarian uhartetan, uharte ekialdeena izanik.
Ezaugarriak
45 kilometroko luzera eta 5eko zabalera ditu, guztiak 124 km². Haren puntu altuena 337 metrotan dago. Uhartearen mendebaldea garaiena da eta, horregatik, herriak ekialdean biltzen dira. Herri handiena Sali da; beste batzuk Božava, Dragove, Soline, Brbinj, Luka, Polje, Verona, Savar, Veli Rat, Zaglav eta Zman dira.
Uhartean lehen sektoreko aktibitate asko egiten dira: nekazaritza, arranzantza, ardien hazkuntza... Uhartearen hegoaldea Telašćica, Komati Parke Naturalaren barruan dago. Leku garaienak itsas pinuen basoen ekosistemak dira. 1995an sute handiak izan ziren uhartean eta oraindik basoak berreskuratzeko lanak egiten ari dira.
Historia
Zadarren gertutasunak aberatsen etxeak erakarri zituen Antzinako Erromako garaietatik; hiriaren aitoren semeek inguru hau asko baloratzen zuten. Pizkundean joera mantendu zen, batez ere Sali inguruan non uhartearen portu nagusia dagoen.[3]
Monumentuak
- Saliko etxe gotikoak
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza. Hemen Juraj Čulinovič margolariaren lanak ikus daitezke.
- San Nikolas eliza, Božavan (X. mendekoa).[3]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ http://mapcarta.com/18747722
- ↑ Naklada Naprijed: The Croatian Adriatic Tourist Guide, 190 or., Zagreb (1999), ISBN 953-178-097-8
- ↑ a b Guias Visuales Croacia. Madril: El País-Aguilar, 2005, 94.or.