Durruma (Donemiliaga)

Artikulu hau Arabako Donemiliaga udalerriko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Durruma».
Durruma
 Euskal Herria
Durrumaren ikuspegia. Ezkerrean, hondoan, Aratz mendia.
  
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaDonemiliaga
Geografia
Koordenatuak42°51′54″N 2°18′43″W / 42.865°N 2.312°W / 42.865; -2.312
Garaiera606 m
Demografia
Biztanleria90 (2022)

Durruma (ofizialki Durruma / San Román de San Millán) Arabako herria da, Donemiliagako udalerrikoa.

Geografia

Entzia mendilerroaren magalean dago. Hortaz, ohiko abiapuntua da Mirutegi zein Ballo mendietara igotzeko.

Historia

Durrumatik Ab Asturica Burdigalam galtzada erromatarra igaro zenez, uste da Antoninoren ibilbideko Alba bera izan daitekeela.[1] Durrumako Albeiurmendi aztarnategiak[2] teoria hori indartzen du.

Erromatar garaiko epigrafe ugari agertu dira. Ana Echevarria Arsuaga historialariak Arabako erromatar epigrafia aztertu eta datatu zuen 1984an eta lau nukleo nagusitan banatu zituen, Kontrastakoa, Iruñakoa, Luzkandokoa (Iruraiz-Gaunan) eta Durrumakoak[3]. Geroago, Paquita Saenz de Urturi eta Andoni Sáenz de Buruagak Durrumako inskripzioak aztertu zituzten 1994an[4].

Erdi Aroa

Donemiliagako Goldean Sancti Romani gisa agertzen da.

Demografia

Durrumako biztanleria

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
9b Araia
Agurain
Erdoña
AmetzagaAlbeiz • Ilarudia • EginoAndoinIbargurenUrabainDurrumaEgilatzBikuñaMezkiaMunainOkarizOpakuaArrizalaAlanguaEgileorZuhatzu DonemiliagaLuzuriaga Araia
Agurain
Erdoña

Ondasun nabarmenak

  • Erromatar aztarnak: Durruman erromatar garaiko bederatzi idazkun aurkitu dira. Horietatik zazpi San Roman parrokian daude eta 2 desagertu dira.[3]
  • San Roman eliza

Pertsonaia ezagunak

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
  2. (Gaztelaniaz) Filloy, Idoya; Gil, Eliseo; Iriarte, Aitor. (1997). El territorio alavés en el Bajo Imperio. Junta de Castilla y León. Consejería de Educación y Cultura.
  3. a b (Gaztelaniaz) Echeverria, Ana. (1989). «La cronología de las inscripciones funerarias latinas de Alava» MUNIBE (Antropologia - Arkeologia) 41: 133-152. ISSN - 3414 0027 - 3414..
  4. Sáenz de Urturi Rodríguez, Paquita; Sáenz de Buruaga Blázquez, Andoni. (1994). «La epigrafía romana de San Román de San Millán (Álava)» Veleia (EHU) 11: 49-82..

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

Kanpo estekak



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.