Edinburgheko udaletxea
Edinburgheko udaletxea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°57′01″N 3°11′25″W / 55.9503°N 3.1904°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1753 |
Ondarea | |
Edinburgheko udaletxea (ingelesez Edinburgh City Chambers) Eskoziako Edinburgh hiriburuko udaletxea da, Hiri Zaharrean dagoen Royal Mile kalean kokatzen da.
Historia
1753. urtean eraikia izan zen eta ondoan Burtsa eraiki zen 1760an, baina hiriko merkatariek ez zuten gogoko eta Mercat Cross-en elkartzen jarraitu zuten. 1893an Edinburgheko Udalak eraikin guztia beretzat hartu zuen.
Barnealdeko dekorazioa 1875 eta 1890 artean ezarri zen gehien bat. Robert Morham izan zen arkitektoa. Bereak dira ipar-mendebaldeko gehigarria (1898) eta aurrealdeko patioen arkada (1901) ere.