Eduard Estivill
Eduard Estivill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1948ko apirilaren 2a (76 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta abeslaria |
Eduard Estivill Sancho (Bartzelona, 1948) mediku eta kantari kataluniarra da.
Medikuntza jaioterriko unibertsitatean ikasi zuen eta ondoren neurofisiologian espezializatu zen. "Hospital General de Catalunya" eta Bartzelonako "Clínica Dexeus" zentroetan lan egiten du, eta bereziki ezaguna da loaren arloan egindako bere lan guztia, publiko handirako egindako argitalpenekin batera. Euren artean oso zabaldua eta irakurria izan da "Duérmete niño" bere liburua, gurasoei azaltzen diena umeei zelan irakatsi lo egiten, metodo konduktista baten bidez. Bere planteamenduen aurka azaldu dira beste sendagile batzuk, tartean Carlos Gonzalez espainiarra.
Beste alde batetik, "Falsterbo Marí" taldean dabil, folk musikakoa, Montse Domènech eta Isidor Marí taldekideekin batera.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Estivillen metodoa[Betiko hautsitako esteka]