Eduardo Souto de Moura
Eduardo Souto de Moura | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Porto, 1952ko uztailaren 25a (72 urte) |
Herrialdea | Portugal |
Hezkuntza | |
Heziketa | Portoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea Swiss Federal Institute of Technology in Lausanne (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Eduardo Elísio Machado Souto de Moura (Porto, 1952ko uztailaren 25a) portugaldar arkitektoa da. Jaioterrian bertan egin zituen ikasketak. Ikasketak egin bitartean Álvaro Siza arkitektoaren estudioan laguntzaile izan zen, 1974-1979 bitartean. Lehenengo lanak zenbait eraikuntzaren zaharberritzeak izan ziren, eta Bragako Udal Azoka (1980) eraikitzea. Bere lehenengo obra horietan Mies van der Roheren eragina nabari da, Portugalgo tradizioari buruzko errespetu bereziaz gainera. 1980an Egenheiro Antonio de Almeida Fundazioaren lehen saria irabazi zuen, eta 1981ean Kulturako Estatu Idazkaritzaren kulturgunerako arkitektura lehiaketa irabazi zuen. Proiektu horretan material eta kolore mota asko eta asko erabili zituen, elementu hausle gisa, barne espazioen autonomia gordez. Urte horretan bertan eskolak ematen hasi zen Oportoko Unibertsitateko arkitektura-fakultatean, 1990. urtea arte. Bere hurrengo lanetan abstrakzioaren indarra gailenduz joan zen, Mies van der Rohe eta Aldo Rossiren eragina ahuldu ahala. Lanik aipagarrienak: Hortzetako klinika Oporton (1981); Etxebizitza 1 (1982) eta Etxebizitza 2 (1983) Nevogilden, Oporto; Etxebizitza Fozen (1983), Oporto; Etxebizitza Quinta do Lagon (1984), Algarven; Rua da Vilarinhako eranskinak (1986); Etxebizitza Foz-Velhan (1986), Oporto; Etxebizitza Alcanenan (1992), Torres Novas; Etxebizitza Miramarren (1987), Gaian; Oportoko metroa (Casa do Música geltokia) (1997 – 2004); Bragako udal-estadioa (2000 – 2003); Cortriqueko errausketa-labea (2010-2011).
Arkitektoak Pritzker Saria irabazi du, arkitekturako Nobel Sari gisa jotzen dena.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo Souto de Moura |